Halere, herritarrak oraindik garaiz daude hitzordua hartzeko: Aretxabaletako osasun zentrora (943 71 19 59), Eskoriatzakora (943 71 44 52) edo osasun-aholkurako telefonora deituta ( 900 20 30 50). Debagoieneko Ospitaletik azaldu dute garrantzitsua dela bertaratzea: "Azpimarratu behar da bailaran egindako aurreko baheketetan lortutako estaldura-mailak ez duela deituta zeudenen % 55 gainditzen. Beraz, berriro diogu, komunitatearen transmisioak behera egin dezan, ezinbestekoa dela baheketara joatea".
Debagoienean egiten den hirugarren baheketa da; aurretik Bergaran eta Arrasaten egin dituzte.