39 positibo berri baieztatu dira Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko aza. 26a, 13:35

Debagoieneko ospitalean hamazazpi pertsona daude ingresatuta COVID-19a dela-eta. Denak –eskatutako jarraibide eta tratamenduei jarraikiz– "egoera egonkorrean" daudela argitu du Zuzendaritzak. Bestetik, bederatzi lagun daude etxean ospitaleratuta.

Azken orduetan, 22 kasu atzeman dira Arrasaten, zazpi Bergaran, lau Oñatin eta hiruna Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Eta guztira, 357 izan dira aurreko eguenetik atzora arte bailaran erregistratutako positiboak.

Martxotik hona, 3.572 positibo hauteman dira Debagoienean; horietatik 357 azken astean erregistratu dira. Datuak hobera egin du, izan ere, aurreko astean, hilaren 12tik 18ra, 461 kasu erregistratu ziren: oraingoan baino 104 gehiago. Bigarren olatuko jaitsiera nabarmenena da aste hontakoa.

Arretxabaletako baheketa, gaur eta bihar

Deituta dauden 3.171 biztanletik 1.281k egingo dute proba gaur, eta bihar 532k. Halere, herritarrak oraindik garaiz daude hitzordua hartzeko, eta Debagoieneko Ospitaletik azaldu dute garrantzitsua dela bertaratzea: "Azpimarratu behar da bailaran egindako aurreko baheketetan lortutako estaldura-mailak ez duela deituta zeudenen % 55 gainditzen. Beraz, berriro diogu, komunitatearen transmisioak behera egin dezan, ezinbestekoa dela baheketara joatea".

Positibo berriak Aita Mennin

Atzo bigarren brote bat hauteman zuten Aita Mennin; zehazki, psikiatria legaleko unitatean, eta ospitaletik adierazi dutenez, sei dira kutsatuta daudenak, eta hamalauk eman dute negatibo. Bestetik, azaroaren 5ean Benito Menni unitatean hautemandako brotearen harira, 34 egoiliar eta hamaika langile daude kutsatuta, eta  hilaren 19an egoiliar bat zendu zela jakinarazi dute.

Bertatik azaldu nahi izan dute bi unitateetako kasuek ez dutela "elkarren artean harremanik", eta datozen egunetan PCR probak egiten jarraituko dutela.

Azken datuekin eguneratuta dago mapa hau:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herrian, berriz, 14.099 antigeno eta PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik %6,1ek eman zuen emaitza positiboa EAEn eta %4,4K; hain zuzen ere, 807k. Lurraldeka, 288 kasu atzeman ziren Gipuzkoan, 258 Bizkaian, 141 nNafarroan,110 Araban eta hamar bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Ospitaleei erreparatuta, 66 lagun ingresatu zituzten atzo eta guztira 741 daude Hego Euskal Herriko erietxeen sarean; horietatik 172, ZIUn.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak