Atzo hemeretzi positibo erregistratu ziren Arrasaten, hamahiru Bergaran, bina Antzuolan, Aramaion, Eskoriatzan eta Oñatin eta bana Aretxabaletan eta Elgetan. Jaurlaritzaren datuak oinarri hartuta, 3.487 dira guztira pandemia hasi zenetik kutsatutako debagoiendarrak.
Mapa honetan daude, azken positiboez gain, herri bakoitzean metatutakoak eta atzo erregistratutako intzidentzia datuak ere:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Birsorkuntza datua: 0,81
Gipuzkoa eta Arabako oinarrizko birsorkuntza datua 0,81ekoa izan zen atzo; eta hala ondoriozta daiteke pandemia ez zela hedatu.
Kutsatzeei dagokienez, 751 positibo baieztatu ziren Hego Euskal Herrian, baina kontuan hartu behar da 11.715 PCR egin zituztela eta %6,3k eman zuela emaitza positiboa EAEn eta %6,9k Nafarroan. Lurraldeka, 285 kasu hauteman dira Bizkaian, 235 Gipuzkoan, 141 Nafarroan, 87 Araban eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Ospitaleetan, berriz, 66 lagun ingresatu zituzten atzo eta azken datuen arabera, 778 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik 181 ZIUn.