Asteburuan zehar hautemandako koronabirus kasu positiboak gaur eman ditu aditzera Osasun Sailak. Azaldu dutenez, atzo 11 kasu berri hauteman zituzten, zapatuan 51 eta egubakoitzean 104. Azken hori orain arte atzemandako zenbateko handienen artean dago.
Bailarako herri guztietan zenbatu dituzte kasu positibo berriak asteburuan. Herriz herri, Arrasate izan da kasu gehien erregistratu dituena hiru egun hauetan (82), eta atzetik izan ditu Bergara (34), Eskoriatza (19), Aretxabaleta (17), Antzuola (5), Oñati (4), Aramaio (3), Elgeta (1) eta Leintz-Gatzaga (1).
Taula honetan daude Osasun Sailaren datuak kontuan hartuta, bailaran atzemandako azken positiboak, eta baita datu metatuak eta 1.000 biztanleko kutsatzeak ere.
HERRIA | ASTEBURUKO KASUAK | POSITIBO METATUAK | 1.000 BIZTANLEKO |
Arrasate | +82 | 1.410 | 63,92 |
Bergara | +34 | 873 | 58,18 |
Eskoriatza | +19 | 165 | 40,59 |
Aretxabaleta | +17 | 299 | 42,12 |
Antzuola | +5 | 132 | 59,97 |
Oñati | +4 | 479 | 42,18 |
Aramaio | +3 | 48 | 31,87 |
Elgeta | +1 | 37 | 32,48 |
Leintz-Gatzaga | +1 | 2 | 8,00 |
GUZTIRA | 166 | 3.445 | 53,27 |
Egunez egun, egubakoitzean 48 kasu erregistratu ziren Arrasaten, 25 Bergaran, hamabi Eskoriatzan, hamar Aretxabaletan, lau Antzuolan, hiru Oñatin, eta bana Elgetan eta Leintz Gatzagan. Zapatuan, aldiz, 25 izan ziren Arrasatekoak, zortzi Bergarakoak, zazpi Eskoriatzakoak, sei Aretxabaletakoak, hiru Aramaiokoak, eta bana Oñati eta Antzuolakoak. Eta atzoko datuen arabera, bederatzi positibo berri zenbatu zituzten Arrasaten, eta bana Bergaran eta Aretxabaletan.