Euskaraldia aitzaki hartuta antolatu dute mahai-ingurua Arizmendi ikastolako BATUko arduradunek DBHko 1. mailakoek landuko duten PROIaren izenburuarekin: Kantatzen duen herri bat. Horren helburua da euskal musikaren egungo egoera aztertzea, horren jatorriaren eta historiaren errepasoa eginez. Zuzenean parte hartzeko eta sortzen diren galderak partekatzeko aukera izango da txat bidez.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatearekin lankidetzan grabatuko dute mahai-ingurua, hango platoan. Eta saioa, Artemaneko Gorka Etxabek zuzenduko du.