Beheranzko joerak jarraitzen du: 703 kutsatu berri azken orduetan

Mireia Bikuña 2020ko aza. 22a, 13:14

PCR testak egiten.

Azken 24 orduetako PCR probek azken hilabeteko kutsatu daturik baxuena eman dute. Honela banatzen dira positiboak Hego Euskal Herrian: 291 Gipuzkoan, 279 Bizkaian, 85 Nafarroan, 45 Araban eta hiru beste erkidego batzuetakoak. Azken 24 orduetan 10.980 PCR proba egin dituzte. Udalerrietako datuak astelehenean jakinaraziko ditu Osakidetzak.

Ospitaleratzeei dagokienez, EAEn 26 pertsona ingresatu zituzten atzo. Nafarroan, lau pertsona gehiago dira COVID-19arengatik ospitaleratutakoak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak