Hego Euskal Herrian, 15.460 PCR eta antigeno proba egin dituzte. EAEn, guztira, 13.164 froga diagnostiko egin ziren atzo, azaroak 20, eta haietatik, 867 positiboak izan direla dio Osakidetzak. Lurraldeen arabera: 108 Araban, 385 Bizkaian, 365 Gipuzkoan eta bederatzi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Osakidetzako ospitaleen egoerari dagokionez, 48 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta 139 ZIUn daude. Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko ditu Osakidetzak.
Kutsatze tasa, beheraka
EAEn, %6,6koa da kutsatze tasa; Nafarroan, berriz %5,6koa.