Euskaraldia hasi da; Euskaraldi on!

Goiena 2020ko azaroaren 20a

Abian da Euskaraldia eta euskal herritar mordoak egin du bat hamabost egunez iraungo duen dinamikarekin. Euskaltzaleen Topaguneak hango eta hemengo euskaltzaleen mezuak jaso ditu ekimena berotzen hasteko.

Horien artean hainbat debagoiendar ezagun daude Garazi Estebez txirrindulari aretxabaletarra, Mariasun Pagoaga aktore arrasatearra eta Bergarako Euskaraldia dinamizatzen dabilen Asier Kortabarria, besteak beste. Euskaraz "gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" egiteko gertu azaldu dira guztiak.

Izen emateko epea zabalik

Azaroaren 24ra arte, martitzena, zabalik izango da izena emateko epea. Euskaraldiaren webgunera jo daiteke horretarako.