Zea Maysen kontzertua oraingoan, 'Udagoieneko Ostera Hegan' zirkuituan

Mirari Altube Arrese 2020ko azaroaren 18a

Zea Maysek El Pobal burdinolan (Muskiz) grabatutako kontzertu akustikoa eskainiko dute Udagoieneko Ostera Hegan zirkuituaren barruan. Egubakoitzean, azaroaren 20an, estreinatuko da eta 22ra bitartean ikusi ahal izango da Euskaltzaleen Topagunearen webgunean.

Euskaltzaleen Topagunea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanari esker hiru kontzertu jaso dituzte 21. Udagoieneko Ostera Hegan ekimenaren baitan, eta hirurak debalde zabaldu. Bigarrena emango dute oraingo asteburuan –aurretik Eñaut Elorrietak eskainitakoa eskaini zen–, eta hurrengoa, Izaki Gardenak taldearena izango da; azaroaren 27tik 29ra bitartean emango dute, Bermeoko Arrantzaleen Museoan grabatutako hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak