Izaki Gardenak, Zea Mays eta Eñaut Elorrietaren kontzertuak online eskainiko dituzte

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko urr. 20a, 14:37

Udagoieneko Ostera zirkuituak bere XXI. edizioa ospatuko du azaroaren 13tik 29ra bitartean. Hiru museotan grabatutako hiru kontzertu akustiko dira, eta Euskaltzaleen Topagunea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanari esker zabalduko dira doan. Emanaldiak jarraitzeko aukera egongo da ekimenaren webgunean.

Euskaltzaleen Topaguneak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin egindako prentsa agerraldian azaldu dutenez, osasun egoera honen ondorioz aurrez-aurreko ikuskizunak programatu beharrean, publikorik gabeko kontzertuak grabatu dira eta hauek izango dira hain zuzen ere publikoaren eskura jarriko direnak dohainik.

Udagoieneko Ostera zirkuituaren arduraduna den Maria Riverok kontzertuen kalitate handia nabarmentzen du, izan ere, "kontzertu bakoitzean musikaria eta tokia bera ere, modu oso berezian zaindu ditugu eta ondorioz oso kontzertu ikusgarriak eta bereziak atera dira. Musikaz gozatu nahi dutenentzat altxor bisualak sortu ditugu".

Eñaut Elorrieta, Zea Mays eta Izaki Gardenak izan dira Udagoieneko Ostera Hegan zirkuitu honetako taldeak eta bakoitzak kontzertu akustiko berezi bat sortu du propio toki berezi horretarako, "tokiak berak inspiratutako tonuak eta koloreak emanaz abesti eta instrumentuei, kontzertu bakoitza benetan errepikaezina eta bakarra bihurtuz".

Maria Rivero Euskaltzaleen Topaguneko kultur teknikariaren esanetan: "Udagoieneko Ostera egingo zela bermatzea izan da urte honetako gure helburua. Gainera, une
honetan berebiziko garrantzia hartzen du bai kulturak eta baita gure ondareak eta beraz, bi hauek uztartu ditugu. Azkenean argi ikusi da, kultura behar dugula eta hori da hain zuzen bermatu nahi duguna". Bere aldetik, Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatu Lorea Bilbao Ibarrak honakoa azpimarratu du: "Kultura
arloak momentu oso latzak bizi ditu eta beraz, Udagoieneko Ostera egitasmoak zentzu berezia hartzen du aurton, batetik egin diren ahaleginagatik programazioari eusteko eta bestetik, aukera izango dugulako modu berezi baten Udagoieneko Osteraren XXI. edizio honetaz disfrutatzeko".

Kontzertuak online dohainik

Azaroaren 13tik 29ra bitartean egongo dira kontzertu guztiak eskuragarri eta dohainik, Udagoieneko Ostera webgunean. Ostiralero kontzertu bat estreinatuko da eta asteburuan zehar egongo da ikusgai. Hona hemen programazioa:

  • Azaroaren 13tik 15era - Eñaut Elorrietaren kontzertua La Encartada Fabrika- Museoan (Balmaseda).
  • Azaroaren 20tik 22ra – Zea Mays taldearen kontzertua El Pobal burdinolan (Muskiz).
  • Azaroaren 27tik 29ra – Izaki Gardenak taldearen kontzertua Arrantzaleen Museoan (Bermeo).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak