Euskaraldian izena emateko epea azaroaren 24a arte luzatu dute

Mirari Altube Arrese 2020ko azaroaren 18a

"Euskaraldiaren berri ematea konplikatua" izaten ari denez aurten, azken egunetan mugitu dela izen-ematea adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Taldeak. Horregatik azaroaren 24ko 23:59ak arte luzatzea hori erabaki dute.

Hala ere, ahalik eta azkarren izena emateko dei egin dute, txapa eta aholkuak ahalik azkarren izan ditzaten eskura belarriprest-ek eta ahobizi-ek. Horretarako Euskaraldiaren webgunera jo daiteke.