186 positibo baieztatu dira bailaran, asteburuan zehar

Uxue Igarza Loiola 2020ko aza. 16a, 13:22

Debagoienako kasuek 3.000ko langa gainditu dute asteburuan; zehazki, dagoeneko 3.041 dira martxotik hona bailaran kutsatu direnak.

Oraindik ez da aldaketarik sumatzen bailaran, pandemiaren joerari dagokionez; izan ere, atzo 53 kasu beri hauteman zituzten, zapatuan 43 eta egubakoitzean 90. Azken hori orain arte atzemandako zenbateko handienen artean dago.

Herriz herri, Arrasate izan da kasu gehien erregistratu dituena hiru egun hauetan (79), eta atzetik izan ditu Bergara (42), Oñati (25), Eskoriatza (17), Aretxabaleta (16), Aramaio (4) eta Elgeta (3). Bestetik, Antzuolan eta Leintz Gatzagan ez da kasu berririk hauteman.

Taula honetan daude Osasun Sailaren datuak kontuan hartuta, bailaran atzemandako azken positiboak, eta baita datu metatuak eta 1.000 biztanleko kutsatzeak ere.

HERRIA ASTEBURUKO KASUAK POSITIBO METATUAK 1.000 BIZTANLEKO
Arrasate +79 1.219 55,26
Bergara +42 779 51,92
Oñati +25 451 39,72
Eskoriatza +17 126 31,00
Aretxabaleta +16 265 37,33
Aramaio +4 42 27,89
Elgeta +3 32 28,09
Antzuola 0 126 57,25
Leintz Gatzaga 0 1 4,00
GUZTIRA 186 3.041 47,02

Egunez egun, egubakoitzean 39 kasu erregistratu ziren Arrasaten, hemezortzi Oñatin, hamasei Bergaran, hamaika Aretxabaletan eta sei Oñatin. Zapatuan, aldiz, hamasei izan ziren Arrasatekoak, zortzi Bergarakoak, beste zortzi Eskoriatzakoak, bost Oñatikoak, hiru Aretxabaletakoak, bi Aramaiokoak eta bat Elgetakoa. Eta atzoko datuen arabera, 24 kasu erregistratu ziren Arrasaten, hemezortzi Bergaran, hiru Eskoriatzan eta bina Aramaion, Aretxabaletan, Elgetan eta Oñatin.

Mapa honetan daude gehituta intzidentzia datuak ere:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Birsorkuntza data, 1etik behera

Egubakoitzetik atzora arte, oinarrizko birsorkuntza datua 1etik beherakoa izan da Araba eta Gipuzkoan. Horrek esan nahi du pandemia ez dela hedatzen ari, batez beste, kutsatutako pertsona bakoitzak ez duelako beste bat kutsatzen. Azken datuaren arabera, R0 datua 0,98koa da Araban eta 0,91koa Gipuzkoan.

Datuei dagokienez, atzo 801 kasu berri baieztatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan: 407 Bizkaian, 307 Gipuzkoan, 73 Araban eta hamalau bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Guztira 10.309 PCR eta antigeno proba egin zituzten eta %7,8k eman zuen positibo.

Ospitaleetan, berriz, 661 lagun daude  ingresatuta erkidegoan; horietatik 145 ZIUn. Eta atzo, 44 lagun ospitaleratu zituzten.

Neurrien eraginkortasuna hizpide, Fernandezek

Jonan Fernandez Batzorde Teknikoko koordinatzaileak Euskadi Irratian esan du "beheranzko joera" adierazten dutela datuek, eta Jaurlaritzak hartutako neurrien "eragina" nabaritzen ari dela. Halere, onartu du oraindik datuak "oso altuak" direla, eta zenbait neurri mantentzen jarraitu beharko dela joerak beheratz jarrai dezan.

Horri lotuta, errepikatu du Eusko Jaurlaritzaren helburua "konfinamendu osoa ekiditea" dela, baina neurri hori hartu beharko balitz "bidea irekita" egon beharko litzatekeela. Bestetik, aztarnarien inguruan ere hitz egin du, eta Fernandezek azaldu du aztarnari kopurua areagotu duten arren,  kutsatutako zenbatekoa handiak daudenean, atzerapenak izatea ohikoa dela.

Nafarroako datuak, eguneratzeke

Datuak jaso ahala eguneratuko da albistea

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak