Euskal Autonomi Erkidegoan 15.202 froga –PCRak eta antigenoen testak– egin zituzten atzo, eta Nafarroan, ostera, 2.910.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19ak jota 87 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn Osasun Sailak aditzera eman duenez, eta 146 daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan, azken egunetako kopururik altuena.
Udalerrietako kasuen berri astelehenean emango du Osasun Sailak.