Gatzagara doan errepidea itxiko dute martitzenean

Imanol Beloki Unamuno 2020ko aza. 13a, 14:10

Marin elizateko bidegurutzean egingo dituzte lanak.

Deba ibaiaren gaineko zubiaren konponketa gauzatzeko egingo den bide-mozketaren berri eman du Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Departamentu Sailak. Asfaltatze lanak azaroaren 17an egingo dira, martitzenean, eta 08:30etatik 18:00etara, itxita egongo dela errepidea jakinarazi dute. 

Deba ibaiaren gaineko zubia konpontzeko obrak direla eta, GI-3310 errepidea 3,690 kilometro-puntuan erabat moztea aurreikusten da, zubia asfaltatzeko. Hala, trafiko mozketak Marin bidegurutzearen ondoan dagoen zubiaren eremuari soilik eragingo dio; beraz, ordezko bide gisa GI-627 errepidea (Arlaban) erabiltzea gomendatzen da Leintz Gatzagara, Marinera edo Marulandara auzora joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak