Atzo, azaroak 12, egindako testek 101 kasu baieztatu dituzte Debagoienean; pandemiako daturik altuena. Eta eskualdean martxotik hona kutsatu direnen kopurua 3.000ra gerturatzen dabil, 2.855 dira guztira une honetan, horietatik 1.140 Arrasaten, 737 Bergaran eta 426 Oñatin.
Herriak | Azaroak 9, astelehena | Azaroak 10, martitzena | Azaroak 11, eguaztena | Azaroak 12, eguena |
Antzuola | 0 | 1 | 2 | 1 |
Aramaio | 0 | 0 | 2 | 1 |
Aretxabaleta | 2 | 8 | 5 | 12 |
Arrasate | 23 | 29 | 37 | 40 |
Bergara | 11 | 27 | 22 | 35 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 1 |
Eskoriatza | 2 | 1 | 3 | 3 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 |
Oñati | 3 | 23 | 10 | 8 |
Mapa honetan daude eguneratutako zenbatekoak eta intzidentzia datuak:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Gipuzkoan 619 kutsatu
Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez, atzo, 14.457 test egin zituzten –17.061 PCRak eta 2.604 antigenoak– eta 1.420 kasu baieztatu ziren: Gipuzkoan 619, Araban 137, Bizkaian 653 eta bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean hamaika.
Ospitaleei dagokienez, atzo 60 lagun ingresatu zituzten EAEn, hortaz, guztira 500 dira Osakidetzan ospitaleratuta daudenak gaur gaurkoz eta ZIUetan daudenak 134.
Nafarroan, ostera, 3.520 proba egin zituzten atzo –1.744 PCRak eta 1.776 antigeno testak– eta 220 kasu (%6,2) atzeman dira. Ospitaleei dagokienez, 341 lagun daude ingresatuta (atzo baino hamaika gehiago); horietako 61 ZIUetan daude eta 49 etxean artatzen ari dira. Atzo, gainera, hiru gaixo hil ziren.