Webguneak nobedade ugari ditu eta horietako bat podcast baten sorrera da. Atal hori Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Giza Zientzien Fakultateko dekano izendatu berriarekin estreinatu da eta horrez gain, streaming bidezko emankizunak ere gehitu dira. Bestalde, atalen egituraketa sinplifikatu dute sekzio berri eta ohikoetarako sarbidea errazteko asmoz.
Ikus-entzunezko edukien aldeko apustua ere egin dute, bideo formatua eta edukiei lotutako sare sozialen plataformen garapena bultzatuz, hala nola Flickr, Instagram, Youtube edo Twitter. Nabigazioa koherenteagoa dela ere azpimarratu dute, bertsio hau edozein gailutatik (mugikorra, tableta edo idazmahaia) bisita daitekeen webgunea delako.