Atzo egindako PCR eta antigeno probek 41 kasu berri baieztatu dituzte Debagoienean; erdia baino gehiago, 23, Arrasaten. Bestetik, hamaika izan dira Bergaran erregistratutakoak, hiru Oñatikoak eta bina hauteman dira Aretxabaletan eta Eskoriatzan.
Mapa honetan daude eguneratutako zenbatekoak eta intzidentzia datuak:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
552 positibo, Gipuzkoan
Hego Euskal Herriko bilakaerari dagokionez, atzo 1.527 positibo baieztatu zituzten; zehazki, proben %9,3k eman zuen emaitza positiboa EAEn eta %7,45ek Nafarroan. Lurraldeka, Bizkaian 631 kasu hauteman zituzten, Gipuzkoan 552,Nafarroan 217, Araban 110 eta bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean hamazazpi.
Eta ospitaleetako egoerak eragiten du kezka handiena, izan ere, ZIUn dauden pertsonen zenbatekoak gora egiten jarraitzen du. Azken datuen arabera, 200 lagun daude Hego Euskal Herriko Zaintza Intentsiboetako Unitateetan. Bestetik, atzo 108 pertsona ospitaleratu zituzten, eta guztira 1.015 pertsona daude erietxeetan Koronabirusaren eraginez.