Bertsozale Elkartea eta Ikastolen Elkarteak antolatzen duten Eskolarteko Txapelketako finala bertan behera geratu da. Pandemiaren bilakaera nolako izan den ikusita hartu dute erabakia. Zapatuan, azaroaren 14an, Abadiñon jokatzekoa zen finala; nabarmendu behar da lurralde historiko bakoitzeko txapelketak burutu direla.
Bailarako ordezkaria: Aitor Ugarte
Arabako Eskolarteko txapelduna, hain zuzen, Aitor Ugarte aramaioarra da: urriaren 10ean Murgian jokatutako finalean lortu zuen txapela, eta bide batez finalerako txartela.
Ondorengoak dira lurralde bakoitzeko txapeldunak: Gipuzkoakoa, Aner Peritz; Bizkaikoa, Irune Basagoiti; Nafarroakoa, Ekhiñe Zapiain; eta, Lapurdiko, Nafarroa Beherako eta Zuberoako lehiaketako irabazlea Haira Aizpurua.