195 koronabirus kasu baieztatu dira asteburuan bailaran

Uxue Igarza Loiola 2020ko aza. 9a, 13:02

Zenbatekoek gora egiten jarraitzen dute Debagoienean, eta horren erakusle dira asteburuko datuak. 66 kasu hauteman zituzten egubakoitzean, 79 zapatuan eta 50 atzo. Gehienak, Arrasaten, Bergaran eta Oñatin atzeman dira.

Herriz herriko errepasoa eginez gero, 88 positibo atzeman dira Arrasaten azken hiru egunetan, eta 1.000 kasu metatuen langa gainditu du. Bergaran, 46 kasu baieztatu dira, Oñatin 33, Aretxabaletan hamaika, Eskoriatzan zortzi, launa Aramaion eta Antzuolan, eta bakarra Elgetan.

HERRIA ASTEBURUKO DATUA DATU METATUA 1.000 BIZTANLEKO
Arrasate +88 1.011 45,83
Bergara +46 642 42,79
Oñati +33 382 39,32
Aretxabaleta +11 222 31,28
Eskoriatza +8 100 24,60
Aramaio +4 35 23,24
Antzuola +4 122 55,43
Elgeta +1 28 24,60
Leintz Gatzaga 0 1 4
GUZTIRA +195 2.543 39,32

Egubakoitzean egindako probetan 66 kasu hauteman zituzten; Arrasate (29) Bergara (14), Oñati (11), Aretxabaleta (5), Eskoriatza (4), Aramaio (1) eta Antzuola (1) eta Elgetakoa (1) batuta. Zapatuan, bestalde, 79 izan ziren guztira; Arrasatekoak (35) Bergarakoak (19), Oñatikoak (15), Aretxabaletakoak (4), Eskoriatzakoak (4), eta Antzuolakoak (2) gehituta. Bukatzeko, atzoko probek 50 kasu hauteman zituzten; Arrasate (24) Bergara (13), Oñati (7), Aramaio (3), Aretxabaleta (2) eta Antzuola (1) batuta.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herrian, 195 lagun ZIUn

Hego Euskal Herriko ospitaleen datuak agitaratu dituzte: guztira, 1.024 lagun daude ospitaleratuta eta horietatik 195 daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan. Bestetik, esan behar da atzo 46 pertsona ingresatu zituztela.

Kutsatzeei dagokienez, atzo 14.268 PCR eta antigeno proba egin ziren, eta horien %9,8k eman du emaitza positiboa EAEn, eta %8,15ek Nafarroan; 1.360 probak, alegia. Lurraldeka, 620 kasu baieztatu dituzte Bizkaian, 478 Gipuzkoan, 182 Nafarroan, 69 Araban eta hamaika bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

EAEko ikastetxeetako datua ere jakinarazi du gaur Jaurlaritzak, eta azken berrien arabera, 192 ikasgela daude itxita, 115 ikastetxetan. Kontuan hartu behar da, 2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela dituela guztira, eta hortaz, momentu honetan, itxitako ikasgelen kopurua gela guztien % 1,09 da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak