Atzo 14.766 PCR eta antigeno proba egin ziren Hego Euskal Herrian, eta horietatik 1.502k eman zuten emaitza positiboa. Lurraldeka, 603 izan ziren Bizkaian atzemandako kasuak, 528 Gipuzkoakoak, 257 Nafarroakoak, 106 Arabakoak eta zortzi bestelako lurralde batzuetan erroldatutakoen artean baieztatutakoak.
Bestetik, EAEko eta Nafarroako Osasun Sailek jakinarazi duenez, atzo 77 pertsona ospitaleratu zituzten, eta azpimarratzekoa da hiru bakarrik izan zirela Nafarroan. Halere, azken datuaren arabera, oraindik 185 pertsona daude ZIUetan, eta bi lagun zendu dira Nafarroan.
Gainerako datuak (herrietako kasuak, ospitaleetan ingresatutakoak eta intzidentzia datuak, besteak beste) bihar eguneratuko ditu Jaurlaritzak.