638 positibo hauteman zituzten atzo Gipuzkoan, eta 158 Araban

Uxue Igarza Loiola 2020ko aza. 7a, 13:44

Pandemiaren bilakaera ikusita, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak iritzi du "ondo hartuta" daudela gaur indarrean jarri diren neurri berriak. Bestetik, bizitza soziala eta mugikortasuna "ahalik eta gehien murrizteko" eskatu die sailburuak herritarrei.

Atzo Hego Euskal Herrian egindako 16.826 probek 1.775 positibo berri atzeman zituzten: 638 Gipuzkoan, 641 Bizkaian, 330 Nafarroan, 158 Araban eta zortzi EAEtik kanpo bizi direnen artean. Datua kezkagarria da, izan ere, proben %11,45ek eman zuten emaitza positiboa EAEn, eta %7,8k Nafarroan.

Bestalde, ospitaleetan 109 lagun ingresatu zituzten, eta guztira 181 daude ZIUn, azken datuaren arabera.

"Beharrezko neurriak", Sagarduirentzat

Bilakaera epidemiologikoak gora egitearen ondorioz, asistentzia-presioa gero eta handiagoa dela azaldu du Osasuneko sailburuak, eta, hortaz, gaur indarrean sartu diren neurrien alde egin du: "Datuek berretsi egiten dute Eusko Jaurlaritzak gaur indarrean jarriko den dekretuan jasotako neurriak gogortzeko hartutako erabakia".

Horrez gain, osasun-sistemaren kolapsoa saihesteko, "zuzen" jardun behar dela gogorarazi du. "Gure bizitza soziala eta mugikortasuna ahalik eta gehien murrizteko eskatzen diet pertsona guztiei, bestela konfinamendura kondenatuta egongo baikara ", esan du Sagarduik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak