Guztira, dagoeneko 2.348 kutsatze baieztatu dira bailaran pandemia hasi zenetik, eta azken asteko datuek ageriko moduan puztu dute zenbatekoa; izan ere, azken lau egunetan 246 positibo zenbatu dira, zenbateko metatuaren %10,48.
Honako mapa honetan daude azken datuak, eta baita 1.000 biztanletik zenbat herritar kutsatu diren herri bakoitzean ere, besteak beste.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian, 21.172 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta horietatik %9,3 izan ziren emaitza positiboa eman zutenak EAEn eta %7,7 Nafarroan. Zehazki 1.891 kasu atzeman ziren: 690 Bizkaian, 663 Gipuzkoan, 344 Nafarroan, 175 Araban eta hemeretzi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Ospitaleetan, berriz, kezka da nagusi, izan ere bigarren olatuko datu larrienak erregistratu dira: 986 lagun daude ingresatuta (horietatik 172 ZIUn), eta atzo ospitaleratutakoak 103 izan ziren.