Hona hemen Debagoieneko datuak:
HERRIAK | POSITIBOAK |
Antzuola | 7 |
Aramaio | 5 |
Aretxabaleta | 7 |
Arrasate | 29 |
Bergara | 21 |
Elgeta | 0 |
Eskoriatza | 4 |
Leintz Gatzaga | 0 |
Oñati | 4 |
Debagoiena | 77 |
Martxotik hona kutsatutako debagoiendarrak 2.279 dira.
Honako mapa honetan daude, herriz herri, atzo atzemandako positiboak, guztira metatutakoak eta intzidentziari dagozkion zenbatekoak. Bestalde, gogoratu behar da koloreak Jaurlaritzaren semaforoaren sistemaren araberakoak direla, eta haiek markatutako irizpideen arabera, 5.000 biztanletik beherako herriak ez direla aintzat hartzen.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian 1.881 kasu
Euskal Autonomia Erkidegoan 14.668 test egin ziren atzo, PCR probak eta test antigenoak, eta horietatik 1.461 izan ziren positiboak (%10); hona hemen lurraldeka banatuta: Gipuzkoan, 671; Bizkaian, 621; Araban, 152; eta bederatzi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Ospitaleei dagokienez atzo ospitaleratutakoak izan ziren 76, eta ZIUn zeudenak 111; Osakidetzako ospitaletan zeudenak, ostera, 462 ziren.
Nafarroan ere gora egin dute kasu positiboek eta berriro 400eko langa pasatu. 4.359 probetatik 420 izan ziren guztira atzo atzemandako positiboak (%9,6). 25 lagun ospitaleratu zituzten, horietatik bi ZIUn; eta bi herritar hil ziren COVID-19ak jota.
LABI arratsaldean bilduko da
LABI Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku batzordeak arratsaldean du bilera. Neurri murriztaile gehiago hartu behar ote diren aztertuko dute batzar horretan. Bestetik, alarma egoera zehazten duen dekretua aldatzeko eskatu zion atzo Jaurlaritzak Espainiako gobernuari, "beharrezkoa izango balitz etxeko konfinamendua ezarri ahal izateko".