Atzo egindako PCR eta antigeno probek 37 kasu hauteman dituzte Debagoienean; gehienak, Arrasaten eta Bergaran. Bestetik, azken orduetan ez da kasu berririk atzeman Eskoriatzan, Elgetan eta Leintz Gatzagan.
Herriz herri, martxotik hona, 854 kasu erregistratu dira Arrasaten, 533 Bergaran, 321 Oñatin, 194 Aretxabaletan, 108 Antzuolan, 83 Eskoriatzan, 25 Elgetan, 20 Aramaion eta bakarra Leintz Gatzagan. Halere, 1.000 biztanleko kasu gehien erregistratu dituztenak Antzuola (1.000 lagunetik 49 kutsatze hauteman dira), Arrasate (1.000tik, 38) eta Bergara (1.000tik, 35) izan dira.
Mapa honetan daude intzidentzia tasari dagozkion azken datuak ere:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Eskal Herrian, 15.587 PCR eta antigeno proba egin dira azken 24 orduetan, eta 1.549 kasu hauteman dira. Beste modu batera esanda, proben %9,4k eman du emaitza positiboa EAEn eta %11,59k Nafarroan. Lurraldeka, 506 kasu atzeman dira Bizkaian, 490 Gipuzkoan, 429 Nafarroan, 113 Araban eta hamaika izan dira beste lurralde batzuetan erroldatutakoen artean baieztatutakoak. Bestetik, azken oinarrizko birsorkuntza datua 1,11koa da Araban eta 1,06koa Gipuzkoan.
Ospitaleratzeei dagokienez, 97 izan ziren atzokoak, eta Osasun Sailek emandako azken datuen arabera 977 lagun daude Hego Euskal Herriko erietxeetan; horietatik 167, ZIUetan.