Atzo, egubakoitza, Sarek deitutako bilkura "ibiltariarekin" bat egin zuten jaialdiko antolatzaileek. "Arrasateko Txosna Batzordeak presoen etxeratzearen aldeko eragileak batu izan ditu bere baitan eta gaur egun eragilerik batzen ez dugun arren, bereziki ukitzen gaituen gai bat da, beti aldarrikatzen duguna eta horrelako mobilizazioetan parte hartzea inportantea iruditzen zaigu", azaldu du Lierni Etxebarria txosna batzordeko eta gaztetxeko kideak. Esan moduan, atzokoa berezia izan zen, eta PSE-EEren eta Podemosen egoitzetan gutunak utzi zituzten eskutitz bat utzi zuten, Espainiako Gobernuari helarazteko asmotan.
Era berean, Indai talde bergararrak ere eskaini zuen emanaldia atzo. Gaurkoari dagokionez, goizeko hitzaldiaz eta mikrofono irekiaz gain, Rebel Noise taldea izan da oholtzara igo den bigarren taldea, Hekatomberen atzetik, eta biharko beste hainbat ekintza dituzte aurreikusita. Bingo musikatua, kalabaza lehiaketaren sari banaketa eta Leire Etxezarreta eta Aitor eta Pello musikarien kontzertua.