Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID19-aren ondorioz 81 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta gaixotasune duten 92 pertsona daude Zaintza Intentsiboen Unitatean (ZIU).
Nafarroan 580 kasu positibo
Bestalde, Nafarroan 4.645 proba egin zituzten atzo, egubakoitza –4.188 izan ziren PCR probak eta 457 antigenoenak– Horietatik 580 izan ziren positiboak eta beraz %12,5ekoa izan da positibotasun tasa.
Era berean, 46 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, horietatik lau ZIUetan. Hildakoen berri ere eman du Nafarroako Gobernuak: bost izan ziren atzo.