Gorriz sailkatutako herrietan urriko azken ostiraleko elkarretaratzeak ez egitea gomendatu dute Sarek eta Etxeratek

Ainhoa Arana 2020ko urr. 29a, 15:05

Gure Arterak eta Etxeratek gomendioei jarraituz, bertan behera utzi dituzte biharko Bergarako eta Oñatiko mobilizazioak. Arrasatekoa, aldiz, mantendu egin dute eta "kontzentrazio ibiltaria" izango dela adierazi dute.

Debagoienari dagokionez, Arrasate, Bergara eta Oñatiri eragiten diote gomendioek. Etxerat Elkarteak pertsonen zaintzari lehentasuna eman dio eta ondorioz, urriko Azken Ostiraleko egunean aurreikusten diren kontzentrazio eta ekintza publikoak bertan behera uztea gomendatu du. Erabaki hau COVID-19ak sortu duen egoeraren ondorioz hartu da eta Eusko Jaularitzaren kolore-semaforoaren arabera, kolore gorriz sailkatutako udalerriei eragiten die. Horrez gain, azaroan dauden elkarretaratze eta mobilizarioei dagokienez, aurrerago egoera aztertu eta horren berri emango dutela adierazi dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak