Urriko azken ostiral "berezia" antolatu du Sarek

Ainhoa Arana 2020ko urr. 28a, 15:03

Aurreko larunbatean Donostian, Resolution lemapean, mosaikoa antolatu zuen Sarek eta elkarretaratzeak ildo eta eskaera berdinari helduko dio.

"Konponbidearen, bizikidetzaren eta bakearen bidean aurrera egiteko borondate irmoa" duen jendarte baten argazkia irudikatu nahi izan zuten Donostian. Izan ere, Sarek sei urte daramatza preso diren pertsonen eta euren senideen oinarrizko eskubideen defentsa aldarrikatzen eta eskakizuna egiten dieten euskal instituzioei, alderdi politikoei eta erakunde sozial zein sindikalei, espetxeen auzia akordioen agendara eraman dezatela.

Hainbat urrats txiki egin dituztela aitortu badute ere, uko egiten diote "egoera normaltzen ari denaren sinismenari". Sareko kideek diotenez, urruntze politikarekin amaitzea, euskal presoak Euskal Herrira ekartzean oinarritzen da eta ez, Euskal Herritik 300kmtara dauden espetxeetara lekualdatzean. "Argi eta ozen esan nahi dugu kaleak duintasunez, giza eskubideen defentsaz eta elkarbizitza eta bakearen aldeko aldarriz betetzen jarraituko dugula". Azkenik urtarrilaren 9ko hitzordua gogorarazi nahi izan diote euskal gizarteari eta modu batean edo bestean Euskal Herriko kaleetan elkartuko direla azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak