136 kasu baieztatu dira asteburuan, Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2020ko urr. 26a, 13:37

Osasun Sailaren semaforoari erreparatuta, gorriz daude Arrasate, Bergara eta Oñati, eta horiz egotetik laranjaz egotera igaro da Aretxabaleta. Bestetik, Jaurlaritzako agintariek gaur arratsaldean zehaztuko dituzte hemendik aurrera bete beharreko arauak.

Egubakoitzetik atzora arte egindako PCR probek 136 positibo baieztatu dituzte bailaran. Datu orokorretan, 56 atzeman dira Arrasaten, 47 Bergaran, hamahiru Oñatin, bederatzi Antzuolan, zazpi Aretxabaletan, bi Aramaion eta bana Elgetan eta Eskoriatzan. Halere, intzidentzia datua hobetu da hainbat herritan, izan ere, aurreko astean erregistratutakoak baino kutsatze gutxiago egon dira. Antzuola, Aramaio, Elgeta, Eskoriatza eta Oñati izan dira hobetu direnak; nahiz eta Oñatik oraindik gorriz jarraitu. Bestetik, okerrera egin dute Aretxabaletak, Bergarak eta batez ere, Arrasatek. Gainera, horri lotuta, Aretxabaleta horiz egotetik laranjaz egotera igaro da.

Errepasoa egunez egun eginez gero, egubakoitzean 45 positibo batu zituzten Arrasatek (22), Bergarak (10), Oñatik (7), Aretxabaletak (4) eta Antzuolak (2). Zapatuan aldiz, gora egin zuten; 55 bildu zituzten Arrasatek (22), Bergarak (19), Antzuolak (5), Oñatik (5), Aramaiok (2) eta Aretxabaletak (2). Atzo, behera egin zuten berriz, eta 36 izan ziren guztira, bailarako herrietan: Bergaran (18), Arrasaten (12), Antzuolan (2), Elgetan (1), Eskoriatzan (1) eta Oñatin (1).

Honako mapa honetan daude, besteak beste, azkenengo datuak, positibo metatuak eta koloreztatuta agertzen da, Osasun Sailaren arabera, 5.000 biztanletik gorako herrietan dagoen intzidentzia datua:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Azken hamalau egunetako datuak herririk herri.

  Arrasate Bergara Oñati Aretxabaleta Eskoriatza Antzuola Aramaio Elgeta Leintz Gatzaga
Urriak 12 1 1 7 0 0 6 0 1 0
Urriak 13 6 1 2 0 1 0 1 0 0
Urriak 14 4 5 8 2 1 5 0 0 0
Urriak 15 4 10 16 0 0 5 0 0 0
Urriak 16 6 0 2 0 0 7 0 0 0
Urriak 17 13 5 7 3 0 2 1 0 0
Urriak 18 6 4 3 1 0 1 0 0 0
Urriak 19 11 3 2 0 1 8 1 0 0
Urriak 20 7 8 5 3 1 0 0 0 0
Urriak 21 22 7 4 3 0 3 3 1 0
Urriak 22 18 17 12 3 3 2 0 1 0
Urriak 23 22 10 7 4 0 2 0 0 0
Urriak 24 22 19 5 2 0 5 2 0 0
Urriak 25 12 18 1 1 1 2 0 1 0
Inzidentzia tasa 698,16 719,81 713,34 309,95 196,80 2.180,83 531,21 351,19 0

Neurri murriztaile berriak

Gaur goizean, Iñigo Urkullu Lehendakaria Espainiako Gobernuarekin batu da presidente autonomikoen bileran, eta bertan hiru gai mahaingaineratu ditu. Alde batetik eskatu du Europako Batzordearen irizpide orokorrak argitzeko, eta horri lotuta proiektuen ebaluazioa, jarraipena eta gauzatze-kontrola egiteko sistemak ezagutarazteko. Eta era berean, Madrili begira, Espainiako Gobernuak abian jarriko dituen tresnen eta irizpideen inguruko argitasuna eskatu du.

Neurri berriei dagokienez, gaur arratsaldean egingo dute agerraldia, EAE herritarrek bete beharreko arauak azaltzeko.

Hego Euskal Herriko datuak, osatzeke

Osasun Sailek datu guztiak jakinarazi ahala eguneratuko da albistea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak