Gorriz margotutako zein intzidentzia tasa altuko herrietako bizilagunen lehen inpresioak

Maialen Santos 2020ko urriaren 25a

Gaur gaurkoz, kutsatze adierazle txarra duten Debagoieneko herriak dira Oñati, Arrasate eta Bergara; 5.000 herritar baino gehiago eta 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituztelako hirurek. Antzuola ez dago zona gorrian, ez dituelako baldintza horiek betetzen. Hala ere, kutsatze indizea altua da herri horretan. Herritarrek arduraz bizi dute pandemiak eragindako egoera, eta tabernarien artean, bestalde, ziurgabetasuna eta kezka dira nagusi. 

Astelehenean, Goiena telebistako Hemen Debagoiena saioan izango da azken berriak eta horiei lotuta, herritarren iritziak sakonago ezagutzeko aukera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak