Ibarreko hiru herri handienak dira positibo gehien dituztenak, beste behin, eta ondorioz, Arrasate eta Bergara, Oñatirekin batera, kutsatze adierazle txarra duten herrien zerrendan daude. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua Bergararen kasuan 533,19 da eta Arrasaterenean, 507,75. Oñati aurreko egunetatik dago gorri eta gaurko tasa da 678,12.
Honako mapa honetan daude datu guztiak eguneratuta:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
500dik gorako intzidentzia tasa duten 5.000 biztanletik gorako herriendako ezarritako neurriak oraindik ez daude indarrean Bergaran eta Arrasaten; Oñatin, ostera, bai. Arrasateko Udaletik jakinarazi dutenez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dituztenean izenak jarriko dira indarrean.
Hego Euskal Herrian 1.673
Atzo 14.144PCR proba egin zituzten EAEn eta 3.651 Nafarroan eta orain arteko kopururik altuenak erregistratu da EAEn: Gipuzkoan 545, Bizkaian 561, Araban 87, 469 Nafarroan eta hamaika bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Ospitaletako egoerari dagokionez, 57 izan ziren atzo ingresatutakoak EAEn eta guztira 339 daude ospitaletan, horietatik 69 ZIUn.
Alarma egoera eskaera
Bestetik, hainbat komunikabidek jakinarazi dutenez Iñigo Urkullu lehendakariak alarma egoera "lehenbailehen ezartzeko" eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako presidenteari "egungo osasun egoeraren aurrean".