EH Bilduko alkateek COVID-19aren gaineko informazio falta salatu dute

Uxue Igarza Loiola 2020ko urr. 21a, 12:32

Udaletara pandemiaren bilakaeraren datuak egunero bidaltzeko eskatu diote alkateek Jaurlaritzari (adinekoen egoitzetako eta ikastetxeetako datuak), eta bestetik, baliabideen premia ere azpimarratu dute egoerari aurre egiteko.

EH Bilduko alkateek adierazi dutenez, kezkatuta daude birusaren hedapenari eta horrek eragindako ondorio sanitario, sozial eta ekonomikoei aurre egin ahal izateko "baliabide nahikorik" ez dutelako. Hala, erakundeen arteko elkarlana areagotzea eskatu diote Jaurlaritzari, eta baita pandemiaren bilakaeraren inguruko informazioa egunero bidaltzeko ere: "Gure udalerrietako datuen berri hedabideen bidez izaten dugu, nahiz eta semaforo gorria izan eta egoera larria izan. Beharrezkoa da informazioa guztion artean partekatzea, dauden baliabideak guztion artean partekatzea, modu horretara eraginkorragoak izango garelako birusaren aurkako borrokan”. Bestetik, sektore kaltetuenei laguntzeko baliabideak behar direla nabarmendu dute alkateek.

Aurrerantzean, lanketak eragileekin

Herriko merkatariekin, ostalariekin eta beste eragileekin hitz egiteko konpromisoa hartu dute alkateek, eta bakoitzak bere alea jartzeko deia egingo dutela aurreratu dute: "Herritarrei norbere burua zaintzeko eta gertukoak zaintzeko dei egingo diegu, eta pandemiari –eta haren ondorio sozial eta ekonomikoei– aurre egiteko eta erabakiak modu partekatuan hartu ahal izateko, lanketak abiatuko ditugu herriko eragileekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak