25.000 arigune baino gehiago sortu dira Euskal Herrian

Uxue Igarza Loiola 2020ko urr. 20a, 16:26

Baionako Herriko Etxean egin duten agerraldian eman dituzte bigarren edizio honen orain arteko datuak. Guztira, 6.737 entitatek eman dute izena, eta 8.174 egoitzatan 25.091 arigune sortzeko prozesuak abiatu dira.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo Euskaraldiaren xehetasunak azaldu dituzte gaur, eta ordezkariek bi datu nabarmendu nahi izan dituzte. Alde batetik, azaldu dute 2018ko lehen edizioan baino udalerri gehiago batu direla egitasmora: guztira, 421 udalerritan osatu dira batzordeak. Bestetik, aurtengo edizioko berrikuntza nagusia den ariguneei dagokienez (euskaraz lasai aritzeko entitate ezberdinek sortutako espazioak), 25.091 arigune sortzeko prozesuak abiatu direla esan dute: “Saltoki eta zerbitzu emale txikiak, elkarteak, hezkuntza arloko eragileak, zerbitzu enpresak eta erakunde publikoak izan dira kopurutan aipagarrienak, baina horiekin batera egon dira enpresa txikiak, gizarte eragileak, sindikatuak eta bestelakoak ere”.

Antolatzaileak pozik agertu dira, izan ere, onartu dute COVID-19ak eragindako egoeran "oso zaila" izan dela dela herrietan batzordeak martxan jarri eta entitateekin lana egitea. 

Ahobizi edo belarriprest izateko deia

Izen-ematea egunetik egunera haziz doala azaldu dute agerraldian, eta hurrengo asteotan emango dituzte norbanakoen lehenengo datuak. Dena den, oraindik izena emateko aukera zabalik dago webgunean, edota herrietako batzordeetan eta mugikorrerako aplikazioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak