Euskaraldiko banderatxoa, eskuragarri

Eneko Azurmendi 2020ko urriaren 19a

Datozen asteetan etxeko leiho eta balkoiak "Euskaraldiaren kolorez janztea" gura dute, eta horretarako, banderak salgai jarri dituzte, bost eurotan. Ttukun fotokopia dendan, AEDn eta GOIENAren egoitzan eskuratu ahal izango dira, baita izen-emate mahaietan ere.

Antolatzaileen esanetan, ekimenaren helburua ez da Euskaraldia gure herriko kaleetan ikusgarriago egitea soilik. "Euskararen erabileraren aldeko ariketa masiboa Euskal Herri osora zabaltzen laguntzea ere badu helburutzat, salmentarekin jasotzen den dirua elkartasun kutxa batera bideratuko baita, Euskaraldia bezalako egitasmo estrategikoak euskararen berezko lurralde osoan aurrera ateratzeko erabiliko dena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak