Joseba Arregi 1992an atxilotu zuten Bidarten, talde terroristako buru izatea egotzita. 2000n Frantziatik Espainiara eroan zuten, eta 30 urteko kartzela zigorra betetzen ari da, terrorismo, hilketa, mehatxu eta lesio delituengatik. 74 urte ditu oñatiarrak eta dagoeneko, beteta dauzka zigorraren hiru laurdenak. Arregi, 2019an, Alacantetik Asturiasko espetxera eraman zuten, eta orain bigarren graduan beteko du zigorra Donostian.
Alizia Saez de la Cuesta 29 urteko kartzela zigorra betetzera kondenatua izan zen 2002an, guardia zibil bat hiltzea egotzita. Espetxe batetik bestera lekualdatu dute urte hauetan, eta, oraingoan, Castellon II espetxetik Logroñora eramango dute.
Azkenik, Garikoitz Garcia aretxabaletarra 20 urteko espetxe zigorra betetzen dago Valentzian armak eta lehergailuak eramateagatik, Frantziatik Portugalera, besteak beste. Valentziatik Arabara eramango dute preso aretxabaletarra.