Hego Euskal Herrian bezperan egindako 15.458 probatik 1.154k eman dute positibo. Hala, bai Nafarroan eta baita EAEn ere, positibotasun tasa jaitsi egin da aurreko egunarekin alderatuta. Nafarroan, gaur, %12,3koa da, bezperan %16,3koa. EAEn, berriz, %7,7tik %6,1era jaitsi da. Autonomia Erkidegoari dagokionez, 12.112 PCR eta test antigeno egin dituzte eta horietatik 743k eman dute positibo. Gipuzkoak jarraitzen du izaten positibo berri gehien hauteman dituen EAEko lurraldea. Hala ere, aurreko egunean baino 94 gutxiago izan dira.
Jaurlaritzak argitaratutako txostenean jasotzen da, bestetik, atzo 36 pertsona ospitaleratu zituztela EAEn eta gaur, 56 direla Zaintza Intentsiboko Unitateetan ingresatuta daudenak.