Gipuzkoa bigarren olatuko unerik okerrenean, 430 positibo gehiagorekin

Miren Arregi Amasorrain 2020ko urr. 17a, 12:46

Hego Euskal Herriko azken datuak kezkagarriak dira oso. Guztira, 1.382 positibo zenbatu dituzte egubakoitzean. Nafarroak 541 zenbatu ditu –3.358 proba eginda, positibo tasa %16,1ean dago– eta Euskal Autonomia Erkidegoak 841 –10.867 PCR egin dira eta positibo tasa %7,7koa da–. EAEko 841 kasu horietatik 84 dira Arabakoak; 321 Bizkaikoak eta 430 Gipuzkoakoak. Gure lurraldeak bigarren olatuko daturik okerrena eman du. EAEtik kanpo bizi diren 8 lagunek ere eman dute positibo.

Azken 24 orduten 58 pertsona ospitaleratu behar izan dira EAEn. Une honetan, COVID-19 duten 51 lagun daude EAEko Zaintza Intentsiboko Unitateetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak