Gaur, martitzena, 18:00etatik hasi eta biharko 24:00etara arte iraungo du arrisku-egoerak, eta Euskalmetek adierazi duenez, Gipuzkoako zenbait lekutan 60 l/m² baino gehiago pilatzea espero da 24 ordutan. Gauean, prezipitazio ertaina egingo du, baina biharko, eguaztena, zaparrada handiak eta trumoi-ekaitzak espero dira.