Mizpirualde egoitzan kutsatu berri bat atzeman dute

Bergarako Mizpirualde egoitzan kasu positibo berri bat hauteman dute azken 24 orduetan. Guztira, 14 dira adineko egoitza horretako positiboak. Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean, 52 dira kasu positiboak eta horietako zortzi dauden ospitaleratuta.

Guztira, Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean 52 COVID-19 kasu positibo daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (8), Errenteriako Jesusen Bihotza (3), Donostiako Alai-Etxe (26), Bergarako Mizpirualde (14) eta Donostiako La Paz (1).  Zortzi dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 44 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak izaten ari dira. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 52 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 32 pertsona hil dira. Lurraldeko adinekoentzako egoitza sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.