Gipuzkoan 263 kasu berri, inoizko daturik txarrena

Maider Arregi 2020ko urr. 11a, 18:29

Atzo, urriak 10, EAEn, 9.922 PCR proba egin ziren, eta, 564 positibo atzeman ziren: 55 Araban, 244 Bizkaian, 263 Gipuzkoan eta bi kutsatu bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Gipuzkoak inoizko daturik txarrena jaso du. Nafarroan, 3.049 PCR egin ziren eta 427 kasu atzeman dira. Maria Chivite presidenteak 14 egunetarako neurri murriztaileak iragarri ditu.

Hego Euskal herrian, guztira, 12.971 PCR proba egin ziren atzo, urriak 10; horietatik  991 positibo atzeman dira. EAEko ospitaleen egoerari dagokienez, 16 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 47 pertsona ZIUn daude. Nafarroan lau pertsona hil dira azken 24 orduetan, eta COVID-19a duten 7 pertsona gehiago daude atzo geroztik ZIUn. Udalerrietako kasuak eta R0 indizea martitzenean eguneratuko ditu Osakidetzak.

Nafarroan neurri berriak

Nafarroan, COVID-19aren transmisioa eteteko asmoz, Maria Chivitek neurri murriztaile gehiago iragarri ditu. "Datuak ez dira onak, eta, beraz, ondorengo 14 egunetan ezinbestekoak ez diren jardueretan murrizketak ezarriko dira. Izan ere, une honetan, aisialdi-guneak eta esparru pribatua dira kutsatze foku nagusienak". Hala, ostalaritzako edukiera %30era mugatu da, eta 22:00etarako itxiko dituzte ateak lokal guztiek. Gehienez sei lagun elkartu ahalko dira gune pribatu zein publikoetan. Gainontzeko kultura ekitaldien, kirol zein aisialdi gune handien edukiera ere %30ekoa izango da. "Oraingoz, ez dio pertsonen mugikortasunari eragingo eta foru agindua urriaren 13an, martitzenean, jarriko da indarrean. Ahalik eta gutxien harremantzeko eskatu gura diet herritarrei", azaldu du Chivitek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak