Gipuzkoan gora egin du positibo kopuruak eta 243 kasu berri atzeman dira

Maider Arregi 2020ko urr. 10a, 12:41

Atzo, urriak 9, Euskal Autonomia Erkidegoan 10.261 PCR proba egin ziren, eta 584 positiboak izan dira. 80 kasu Araban, 260 Bizkaian, 243 Gipuzkoan eta bakarra bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Positibo tasak erkidegoan gora egin du eta %5,6koa dela jakinarazi du Osakidetzak. Nafarroako datuek ere gorakada izan dute eta 463 izan dira kutsatuak. Guztira, Hego Euskal Herrian 1.047 kutsatu berri daude.

1.047 kutsatu berri

Hego Euskal Herrian 1.047 kutsatu berri daude eta azken 24 orduetan 12.849 PCR proba egin dituzte. EAEko ospitaleen egoerari dagokionez, 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 45 pertsona ZIUn daude. Udalerrietako kasuak eta R0 indizea martitzenean eguneratuko ditu Osakidetzak. Bestalde, Nafarroako Osasun Sailak jakinarazi du 2.588 PCR proba egin zituztela atzo, eta horietatik 463 kutsatu berri atzeman dituztela azken 24 orduetan; hiru lagun hil direla ere jakinarazi dute. Kutsatze tasa %17,9koa da Nafarroan.

 

Telazko maskararik ez, osasun zentroetan

Araua ez da berria, eta bailarako ospitalean eta anbulatorioetan aspalditik indarrean da. Maskara kirurgikoekin edo FFP2 gisakoekin sar daiteke Osakidetzako osasun zentroetan bakarrik; eta telazkoarekin joanez gero, gehienetan –bakoitzaren baliabideen arabera– kirurgikoa banatzen da. Horrela egiten da Arrasateko anbulatorioan, eta baita Oñatikoan eta Bergarakoan ere, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak