9.502 PCR proba egin ziren atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 458 kasu berri baieztatu ziren: 199 Bizkaian, 191 Gipuzkoan, 61 Araban eta 7 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Ospitaleetan, berriz, 37 lagun ingresatu dituzte azken orduetan, eta 237 kutsatu daude guztira EAEko erietxeetan; horietatik 52, ZIUn. Debagoieneko ospitaleari dagokionez, zazpi dira bertan COVID-19a dela-eta daudenak.
Bestetik, Nafarroako datuak ez dira oraindik argitaratu, eta beraz horiek jaso ahala eguneratuko da albistea.
Telazko maskararik ez, osasun zentroetan
Araua ez da berria, eta bailarako ospitalean eta anbulatorioetan aspalditik indarrean da. Maskara kirurgikoekin edo FFP2 gisakoekin sar daiteke Osakidetzako osasun zentroetan bakarrik; eta telazkoarekin joanez gero, gehienetan –bakoitzaren baliabideen arabera– kirurgikoa banatzen da. Horrela egiten da Arrasateko anbulatorioan, eta baita Oñatikoan eta Bergarakoan ere, besteak beste.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.