Bergarako Mizpirualde egoitzako bi egoiliar hil dira COVID-19arekin

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 8a, 18:23
Mizpirualde egoitza.

Gipuzkoako egoitzetan, COVID-19a zuten bi pertsona hil dira azken orduetan, biak Bergarako Mizpirualde zentroan.

Azken orduetan, Bergarako Mizpirualde zentroko bi egoiliar hil dira COVID-19arekin. Bestalde, Santa Maria Magdalena zentroko egoiliar batek gaixotasuna gainditu du eta Gipuzkoako egoitza-sarean egiten ari diren PCR probek ez dute kasu positibo berririk atzeman.

Gipuzkoan 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude adinekoentzat eta, egun, COVID-19an positibo eman duten egoiliarrak bost zentrotan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (8), Errenteriako Jesusen Bihotza (4), Donostiako Alai-Etxe (26), Bergarako Mizpirualde (16) eta Donostiako La Paz (1). Beraz, 55 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean.

Horietatik 10 pertsonak ospitale-arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 38 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatuak izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 50 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 29 pertsona hil dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak