Bailaran erregistratutako heriotzei dagokienez, orain arte Jaurlaritzak ez du jakinarazi herri bakoitzean COVID-19aren ondorioz zendutako pertsonen zenbatekoa, baina gaur argitaratu ditu datuok. Bailaran, guztira, 61 lagun zendu dira. Hilaren 4an eguneratutako informazioa da hurrengo taula honetakoa:
| HERRIA | HILDAKOAK | HILKORTASUNA |
| Arrasate | 38 | 6,7 |
| Aretxabaleta | 7 | 4,9 |
| Bergara | 7 | 2,7 |
| Oñati | 6 | 3,6 |
| Eskoriatza | 2 | 4,5 |
| Elgeta | 1 | 6,7 |
| Antzuola | 0 | 0 |
| Aramaio | 0 | 0 |
| Leintz-Gatzaga | 0 | 0 |
Hego Euskal Herrian, kasuek gora
Guztira 854 kasu hauteman dituzte atzo egindako 13.550 PCR probek: 400 Nafarroan, 195 Bizkaian, 192 Gipuzkoan, 58 Araban eta 9 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Ospitaleetako bilakaerari dagokionez, atzo 54 ospitaleratze erregistratu ziren Hego Euskal Herrian, eta 527 daude guztira ingresatuta; horietatik 74, ZIUn. Oinarrizko birsorkuntza datuari dagokionez, EAEn 1,01ekoa izan zen atzo, eta azken asteetako joera aldatu da: azken R0 datu horren arabera, pandemia hedatu da azken orduetan. Nafarroan, bestalde, lau lagun zendu ziren atzo.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.