Gorakada nabarmena izan da Debagoienean atzoko zenbatekoak kontuan hartuta: herenegungo probek hiru kasu hauteman zituzten, eta atzokoek berriz, hemezortzi. Zortzi udalerritan banatu dira positibook, eta Debagoieneko kutsatu metatuen datua 1.239ra iritsi da.
Honako mapa honetan daude herri bakoitzean atzemandako azken positiboak, pandemia hasi zenetik metatutakoak eta 1.000 biztanleko zenbat kasu baieztatu diren:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian ere, positiboek gora
Hego Euskal Herriko datuei dagokienez, 13.387 PCR proba egin ziren atzo –herenegun baino 3.874 gehiago– eta 681 positibo hauteman dira –herenegun baino 73 gehiago–. 253 kasu erregistratu dira Nafarroan, 184 Bizkaian, 180 Gipuzkoan, 58 Araban eta 6 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Erietxeetan 59 ospitaleratze berri egin ziren atzo, eta, azken datuen arabera, 535 dira ospitaleratuta daudenak; horietatik 76 ZIUn. Heriotzei dagokienez, best hiru lagun hil ziren atzo Nafarroan (dagoeneko 593 pandemia hasi zenetik), eta Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, irailaren 28tik urriaren 4ra 36 lagun zendu dira EAEn.