Koronabirusan gakoak azalduko ditu Ana Galarragak astero Goienan

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko urr. 6a, 12:56

COVID-19a guztion ahotan dagoen hitza da, baina ba al dakigu zer den? Gaixotasun berria izanik, alderdi asko oraindik ezezagunak dira, eta beraz, jakintza eguneratzen eta osatzen doa. Informazio berri hori izango da hain justu Goiena.eus-ek asteartero argitaratuko duena, Elhuyarrek ETB1eko Teknopolis saiorako ekoizten dituen Koronabirusaren gakoak ataleko bideoei esker.

Koronabirusaren pandemiaren hasierako hilabeteetan, martxoan eta apirilean zehar ere, Goiena.eus-ek Elhuyarreko Ana Galarragaren kolaborazioak jasotzeko aukera izan zuen COVID-19aren izurria argitzen atalean. Oraingoan ere bide beretik jarraituko da eta zientzialariaren azalpenen bidez COVID-19a hobeto ezagutzeko eta ulertzeko aukera egongo da, informazio eguneratu eta gertukoarekin.

Koronabirusaren gakoak ataleko lehenengo bideoan COVID-19 iraunkorraren inguruan jardungo du Galarragak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak