Zehatzago esanda, egubakoitzean zortzi kasu hauteman ziren: Arrasaten (6), Bergaran (1) eta Oñatin (1). Zapatuan, berriz, hamalau : Arrasaten (7), Antzuolan (2), Aretxabaletan (2), Bergaran (2) eta Oñatin (1). Eta, atzo, hamabi: Arrasaten (8), Oñatin (3) eta Bergaran (1).
Hortaz, azken datu horiek jasota, honako hauek dira kasu berrien, metatuen eta 1000 biztanleko dauden kopuruen taula eta mapa:
HERRIA | ASTEBURUKO KASUAK | POSITIBO METATUAK | POSITIBOAK 1.000 BIZTANLEKO |
Arrasate | +21 | 561 | 25,46 |
Oñati | +5 | 169 | 14,88 |
Bergara | +4 | 255 | 17,00 |
Antzuola | +2 | 21 | 9,54 |
Aretxabaleta | +2 | 141 | 19,86 |
Aramaio | 0 | 10 | 6,64 |
Elgeta | 0 | 15 | 13,17 |
Eskoriatza | 0 | 45 | 11,07 |
Leintz-Gatzaga | 0 | 1 | 4,00 |
GUZTIRA | 34 | 1.218 | 18,83 |
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian, 574 kasu atzo
Azken 24 orduetan egin diren 7.980 PCR proben arabera, 574 positibo berri baieztatu dira: 302 Nafarroan, 123 Gipuzkoan, 114 Bizkaian, 31 Araban eta 4 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Adierazgarria da Gipuzkoan Bizkaian baino kasu gehiago hauteman izana, azken asteetako joera aldatzen baitu.
Ospitaleetan, 34 pertsona ingresatu zituzten atzo eta azken datuen arabera 543 lagun daude ospitaleratuta Hego Euskal Herrian; horietatik 84 ZIUn. Bestalde, Nafarroako Osasun Sailak jakinarazi du bi lagun zendu ziren atzo.
Bestetik, ikastetxeei dagokienez, lau lurraldeak aintzat hartuta, 202 ikasgela daude itxita, 143 ikastetxetan.