Positiboek behera egin dute Gipuzkoan eta atzo 111 izan ziren baieztatutakoak

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 4a, 15:01

Hego Euskal Herrian 597 izan ziren atzo, zapatua, atzemandako kasuak. Behera egin dute positiboek Araban (41), Gipuzkoan (111) eta Bizkaian (165) baita EAEtik kanpo bizi direnen artean (1); ondorioz, positiboen portzentaiak ere behera egin du, % 3,86 zen atzo. Nafarroan, ostera, gora egin du kopuruak (279) eta portzentaiak ere bai, %8,89.

EAEn 8.227 PCR proba egin zituzten atzo Osasun Sailak jakitera eman duenez eta horietatik 318 izan ziren positiboak. Gainera, 26 lagun izan ziren ospitaleratuak COVID-19 dela eta 56 pertsona daude Zaintza Berezien Unitateetan. Herriz herriko datuak eta oinarrizko birsorkuntza indizea astelehenean eguneratuko dituzte.

Nafarroan egindako PCR probak 3.137 izan ziren eta horietatik 279 baieztatu. Atzo hamabost pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, eta guztira 219 lagun zeuden  COVID-19ak jota ospitaletan; horietatik, 25 ZIUetan eta 31 euren etxean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak