Gipuzkoan 145 positibo atzeman dituzte azken orduetan

Mirari Altube Arrese 2020ko urr. 3a, 15:39

Hego Euskal Herrian 687 kasu berri baieztatu zituzten atzo, egubakoitza; 82 Araban, 145 Gipuzkoan, 213 Bizkaian, 245 Nafarroan eta 2 kasu Euskaditik kanpo bizi direnak.

8.579 PCR proba egin zituzten EAEn eta horietatik 442 kasu izan ziren positiboak, %5,15 hain zuzen ere. Ospitaleei dagokienez, 39 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte azken orduetan, eta gaur egun 56 lagun daude Zaintza Berezien Unitateetan. Herrietako kasuak eta oinarrizko birsorkuntza indizea astelehenean eguneratuko dituzte.

Nafarroan, ostera, 2.953 PCR egin zituzten atzo eta horietatik 245 kasu positibo atzeman; portzentaiari dagokionez, %8,29. 31 lagun ospitaleratze berri izan ziren, eta gaur egun 209 pertsona daude COVID-19a dela eta Nafarroako ospitaleetan, horietako 25 ZIUn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak