EAEn, 10.969 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 385 positiboak izan dira: 63 Araban, 138 Bizkaian, 175 Gipuzkoan eta bederatzi beste lurralde batzuetan erroldatutakoen artean atzemandakoak. EAEko ospitaleen egoera datuei dagokienez, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 55 pertsona ZIUn daude.
Neurri murriztaileak Nafarroan
Nafarroan, 3.317 PCR egin ziren atzo, eta 223 kasu positibo antzeman dituzte. Santos Indurainek azaldu du Nafarroa osorako neurri murriztaileak ezarriko dituela bihartik. Kutsatze tasak, aldiz, behera egin du (%6,7an dago) eta joera aldaketa dagoela aitortu du Santos Indurainek; lautadara iritsi direla adierazi du.